Beti
jakin nahi izan dugu irakasle batek noraino sartu behar duen edo noraino
ezagutu behar duen ikaslearen bizitzan eskolaz kanpo, hau da, ikaslearen
bizitza pertsonala. Irakasle desberdinak izan ditugu eta bakoitza modu
desberdinean edo tamaina desberdinean inplikatzen zen gure bizitza
pertsonalean.
Honen inguruan ikaskideei galdetu diegu eta
hainbat iritzi desberdin bildu ditugu. Batzuen ustetan irakaslea eskolako
lanetan eta azterketetan soilik oinarritu behar da bertan izaten duen jarreraz
gain, noski. Beste batzuen ustez, aldiz, irakasleak ikaslearen egoera soziala
ondo ezagutu behar du, izan ere, etxeko egoerak, lagunekin duen harremanak,
egiten edo egiten ez duen kirolak garrantzia edo pisu handia izaten du
ikasterako eta lanak egiterako orduan. Guk, Antton eta Josuk, uste dugu
ikaslearen ongizatean esku hartu behar duela irakasleak baina beti ere, pasa
gabe.
Adibide
bila aritu gara eta arlo guztietan bezala muturrak okerreko bidea direla
egiaztatu dugu. Irakasleak ez badio ikasleak ikastetxetik kanpo duen egoerari
begiratzen ikasleak arazoak izan ditzake. Demagun ikaslea atzerritik etorri
berria dela eta bere sorterrian beste hezkuntza mota bat dagoela eta beste hizkuntza
batean ikasten zuela, ikasle horrek hasieran arazoak edo zailtasunak izango
ditu iritsi berri den herrialdeko hezkuntza estilora egokitzeko, baita hizkuntza
menderatzeko ere. Irakasleak hori dena kontuan hartuko ez balu eta ikasleari
laguntza gehiago emango ez balio, ikasle horrek, agian kurtso bat gal lezake.
Hala eta guztiz ere, kontrakoa gertatzea ere posible da. Irakaslea ikaslearen
bizitza pertsonalean gehiegi sartuko balitz ikaslea erosoegi sentiarazi liteke
edo justu kontrakoa, deserosoegi. Ikasle oro gustura ez dagoenean irakaslearekin,
honek eragina izaten du ikaslearen lanean.
Aztertu
dugunaren ondorioak ikusirik oreka topatzea ezin bestekoa dela iruditzen zaigu.
Irakasleak ikaslearen “kanpoko” bizitzaren berri izan behar du neurri bat arte,
arazoren bat baldin badu modu orekatuan laguntzeko aukera izateko.
Egia
da hau lehen hezkuntzan errazagoa dela lortzea bigarren hezkuntzatik aurrera
baino. Bigarren hezkuntzara iristean ikasleek zailtasun gehiago jartzen
dituztelako berauei buruzko informazioa lortzeko. Batxilerrean ere lortu
daitekeen arren, zailtasuna areagotzen da ikaskide gehiago dituelako irakasleak
eta gurasoen inplikazioa txikiagoa delako. Unibertsitatean ezinezkoa dela uste
dugu, irakasleak hemen ez duelako ikaslearen bizitza pertsonalari buruzko ezer
jakin nahi. Notak eta klaseko lanak dira garrantzitsu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina