2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

LA EDUCACION PROHIBIDA





"EDUCACION PROHIBIDA"


Lehenik eta behin, pelikula interesgarria eta oso baliagarria iruditu zaigula esan behar dugu. Norberak, agian sekula planteatu ez dituen ideiak buruan bueltaka izatera bultzatzen edo gonbidatzen du. Beraz pelikula gustatu zaigu.

Pelikulak hezkuntza sistema kritikatzen du inongo erreparurik jarri gabe. Ideia nagusia hezkuntzan oinarri ikasleak izan behar duela da, dugun sistema honetan irakaslea edo gizartearen sistema baita ardatza. Pelikularen zuzendariak lan handia egin du hego-Amerikako hainbat lurraldetan horren beste irakasle, psikologo eta pentsalariri elkarrizketak egiten. Hauek guztiek asko pentsatu dute hezkuntzaren inguruan baina elkarrizketan beren ideiak modu labur eta ulergarrian sartu dituzte. Pentsalari hauek modu sinple batean helarazten dituzte beren mezuak baina sinpletasun horretan ikus dezakegu ideia horien sakontasuna.

Aurretik esan dugun bezala, hezkuntza pertsonak hezteko sistema bat da, beraz, umeak izan behar dute sistemaren oinarri. Umeen jakinminei eta zirrarei hegoak eman behar zaizkiela iruditzen zaigu. Hala ere denetariko umeak daude eta beraz, badaude jakinminik ez duten umeak. Hauei jakinmina sorraraztea izan behar du hezkuntzak helburu gisa. Filmeko elkarrizketatutako hainbat pentsalari bat datoz Davis Foster Wallacekin, honek esaten baitzuen urduria lasaitzea eta lasaitua urduri jartzea zela literaturaren zeregina. Nahiz eta literaturaz mintzo irakaskuntzak helburu hori duela defendatzen da filmean, beste hitz batzuk erabiliz, noski. Hezkuntza perfektua hori lortzen duen hezkuntza denaren zalantzarik ez dugun arren, utopiko xamarra ez ote den iruditzen zaigu. Izan ere, ezinezkotzat dugu ume guztiei jakinmina sorraraztea posible dela edo hori irakasle baten esku egon daitekeela.


Amaitzeko eta aurrez esandako guztia laburtzeko, esan behar dugu filma gustatu zaigula eta zer pentsa eman digula baita ere. Agertu diren pentsalarien esanaz gain, Einsteinen eta beste hainbat filosofo edo “buruargiren” zitetan murgiltzea ahalbidetu digu, eta hala erakutsi digu hezkuntza ez dela atzo sortu zen kezka bat, Platonek ere hezkuntzak nolakoa behar zuen ere esan zuen eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina