2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA
Elkarrizketa hau egiteko, Iñaki Osoro izeneko irakaslea hautatu dut, Lehen Hezkuntzan naturako klaseak ematen zizkidan eta oso entretenigarriak eta dinamikoak ziren. Elkarrizketa lortzea erraza izan zait, Iñaki ere kirol munduan sartuta dagoelako, horrek gure harremana sustatu eta indartu baitu.
Elkarrizketaz hitz egiterakoan, esan beharra dago hasiera batean nahiko mugatuta edo soltatu gabe geundela. Nik galderak egiten nituen eta berak erantzun, baina denbora pasa ahala biok soltatu egin ginen eta elkarrizketa aberatsago bat sortzea lortu genuen.
Elkarrizketan zehar, Iñakik bere anekdota positiboak eta negatiboak kontatu ez ezik, gomendio batzuk ere eman zizkidan. Gomendioen artean aipagarrienak, umeekin pazientzia asko izatea eta umeekin ahalik eta kontaktu gehien izaten lortzea dira.
Jarduera honetan momentu bat heldu zen non ez nituen galdera gehiago, baina berarekin hitz egiten denbora gehiago geratuko nintzatekeen.Hau guztia esanda, esan beharra dago elkarrizketa hau egitea asko gustatu zaidala eta hemendik denbora batera entzundako gomendioak eta aholkuak praktikara eramatea espero dudala. Horrez gain, elkarrizketa honek umeei buruz gehiago jakiteko eta umeekin harremanetan jartzeko grina piztu dit.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina