2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Haurren arteko harremanak

Guk aukeratutako gaia, haurren arteko harremanak da. Interesgarria iruditu zaigu gure etorkizuneko lanean arazo edo momentu hauei aurre egin beharko diegulako. Lehendabizi, lanaren sailkapena 3 ataletan banatu dugu: lehen atala harremanen garapenari buruzkoa da, bertan harremanak nola, noiz, non, zergaitik, noren artean etab. gertatzen diren adieraziko dugu. Bigarren atala, dakartzan ondorioak adieraziko dugu, euren etorkizunerako ondoriorik izango duen jakiteko. Eta hirugarrena, hau ekiditeko edo hau pasatu ondoren, zer konponbide eman diezaiokegun azalduko dugu, honela harreman arazoak dituztenak nola lagundu jakiteko, adibidez.
Bigarrenez, bideoak bilatzen ibili gara non haurren arteko patio edo kaleko harremanak azaltzen diren. Adibidez arazotxo bat nola konpondu azaltzen duen bideo bat aurkitu dugu, eta hau gutxi balitz, aurretik aipatu ditugun ia atal guztiak azaltzen dituen beste ikasle batzuen lan bat topatu dugu.

2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

Mindomo


Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA


Elkarrizketa hau egiteko, Iñaki Osoro izeneko irakaslea hautatu dut, Lehen Hezkuntzan naturako klaseak ematen zizkidan eta oso entretenigarriak eta dinamikoak ziren. Elkarrizketa lortzea erraza izan zait, Iñaki ere kirol munduan sartuta dagoelako, horrek gure harremana sustatu eta indartu baitu.

Elkarrizketaz hitz egiterakoan, esan beharra dago hasiera batean nahiko mugatuta edo soltatu gabe geundela. Nik galderak egiten nituen eta berak erantzun, baina denbora pasa ahala biok soltatu egin ginen eta elkarrizketa aberatsago bat sortzea lortu genuen.
Elkarrizketan zehar, Iñakik bere anekdota positiboak eta negatiboak kontatu ez ezik, gomendio batzuk ere eman zizkidan. Gomendioen artean aipagarrienak, umeekin pazientzia asko izatea eta umeekin ahalik eta kontaktu gehien izaten lortzea dira.

Jarduera honetan momentu bat heldu zen non ez nituen galdera gehiago, baina berarekin hitz egiten denbora gehiago geratuko nintzatekeen.Hau guztia esanda, esan beharra dago elkarrizketa hau egitea asko gustatu zaidala eta hemendik denbora batera entzundako gomendioak eta aholkuak praktikara eramatea espero dudala. Horrez gain, elkarrizketa honek umeei buruz gehiago jakiteko eta umeekin harremanetan jartzeko grina piztu dit.

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Elkarrizketa hau Lekeitioko irakasle baten laguntza ezinbestekoa izan da. Irakasle hau Haur Hezkuntzako irakaslea da, hainbat ikastetxe desberdinetatik pasatu dena 8 urtetan.Konfidantza handia dudanez, ez nuen inolako arazorik izan elkarrizketan berarekin zuzeneko konekzioa lortzeko

Elkarrizketa honetan hainbat galdera egin nizkion eta berak galdera horiek erantzuten zizkidan bere esperientzia propioan oinarrituz.Lan hau erabilgarria dela uste dut, esperientzia berriak ezagutzen dituzulako eta garrantzitsuak izan daitezkelako gerora begira.

Esperientzia polita izan da lehen esan bezela ondo konektatu genuelako elkarrekin eta ez zelako inolako arazorik egon elkarrizketa on bat egiteko eta elkarren iritziak trukatzeko

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

Irakasleari egindako elkarrizketa, horain artean graduan egin dudan gauzarik probetxuskoena iruditu zait.Etorkizunerako benetan baliagarri izango zaizkidan gauza asko ikasi ditut, horien artean truko eta sekretutxoren bat ere.Naiz eta eskolako lan bat izan,oso gustura egon nintzen hizketan,benetan oso interesgarria egin zitzaidan.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Elkarrizketa hau egiterako orduan irakasle on bat aukeratu nuen,non berekin harreman ona eduki nuen eta berak erakusten zuen modua oso gustuko nuen.Berak beti motibatuta egiten zigun gure ikasteko gogoak pizteko eta beti errespetuz eta modu praktiko batean.Bera Xabin Arriola deitzen da,nire "TAFYD" eko irakaslea izan zen.

Oso elkarrizketa eramankorra izan zen,bera gauza asko kontatu zizkidan nire jarrera nolakoa izan behar den jakiteko,eta nola moldatzen ikasi behar dudan ditudan gauzeta.Pertsona batek ez duela itxoin behar gauzak berari moldatzea,baizik eta norberak dituen gauzeta moldatu eta aurrera bota behar duela.

Berak zioenez hasieran oso gogorra egiten dela,eta bakarrik eman behar duzun materian pentsatzen duzula,baino denborarekin zure metodoak ateratzen dituzula eta gauza praktikoagoak,lasaiago eta hobeto egiten direla.

Oso atsegina izan zen elkarrizketa hau egitea,zeren irakasle onekin oso ondo eraman nahiz beti eta lagun batekin bezala egotea da,honegatik lan hau egitea oso eramankorra izan da.

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Aurreko astean egin nuen bigarren hezkuntzan izan nuen irakasle batekin elkarrizketa. Oso interesgarria izan zen mantendu genuen elkarrizketa. Zuk bidalitako galderekin hasi eta nik egin nizkion beste batzuekin bukatu genuen. Hastea kosta ez zitzaigun arren bukaera topatzea ez zen lan erraza izan, izan ere, hiru ordu izan ginen bata bestearekin "Irakasle Onari"buruz hizketan.

IRAKASLEEN INPLIKAZIO MAILA

Beti jakin nahi izan dugu irakasle batek noraino sartu behar duen edo noraino ezagutu behar duen ikaslearen bizitzan eskolaz kanpo, hau da, ikaslearen bizitza pertsonala. Irakasle desberdinak izan ditugu eta bakoitza modu desberdinean edo tamaina desberdinean inplikatzen zen gure bizitza pertsonalean.

Honen inguruan ikaskideei galdetu diegu eta hainbat iritzi desberdin bildu ditugu. Batzuen ustetan irakaslea eskolako lanetan eta azterketetan soilik oinarritu behar da bertan izaten duen jarreraz gain, noski. Beste batzuen ustez, aldiz, irakasleak ikaslearen egoera soziala ondo ezagutu behar du, izan ere, etxeko egoerak, lagunekin duen harremanak, egiten edo egiten ez duen kirolak garrantzia edo pisu handia izaten du ikasterako eta lanak egiterako orduan. Guk, Antton eta Josuk, uste dugu ikaslearen ongizatean esku hartu behar duela irakasleak baina beti ere, pasa gabe. 

Adibide bila aritu gara eta arlo guztietan bezala muturrak okerreko bidea direla egiaztatu dugu. Irakasleak ez badio ikasleak ikastetxetik kanpo duen egoerari begiratzen ikasleak arazoak izan ditzake. Demagun ikaslea atzerritik etorri berria dela eta bere sorterrian beste hezkuntza mota bat dagoela eta beste hizkuntza batean ikasten zuela, ikasle horrek hasieran arazoak edo zailtasunak izango ditu iritsi berri den herrialdeko hezkuntza estilora egokitzeko, baita hizkuntza menderatzeko ere. Irakasleak hori dena kontuan hartuko ez balu eta ikasleari laguntza gehiago emango ez balio, ikasle horrek, agian kurtso bat gal lezake. Hala eta guztiz ere, kontrakoa gertatzea ere posible da. Irakaslea ikaslearen bizitza pertsonalean gehiegi sartuko balitz ikaslea erosoegi sentiarazi liteke edo justu kontrakoa, deserosoegi. Ikasle oro gustura ez dagoenean irakaslearekin, honek eragina izaten du ikaslearen lanean. 

Aztertu dugunaren ondorioak ikusirik oreka topatzea ezin bestekoa dela iruditzen zaigu. Irakasleak ikaslearen “kanpoko” bizitzaren berri izan behar du neurri bat arte, arazoren bat baldin badu modu orekatuan laguntzeko aukera izateko. 

Egia da hau lehen hezkuntzan errazagoa dela lortzea bigarren hezkuntzatik aurrera baino. Bigarren hezkuntzara iristean ikasleek zailtasun gehiago jartzen dituztelako berauei buruzko informazioa lortzeko. Batxilerrean ere lortu daitekeen arren, zailtasuna areagotzen da ikaskide gehiago dituelako irakasleak eta gurasoen inplikazioa txikiagoa delako. Unibertsitatean ezinezkoa dela uste dugu, irakasleak hemen ez duelako ikaslearen bizitza pertsonalari buruzko ezer jakin nahi. Notak eta klaseko lanak dira garrantzitsu.

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Duela aste bat irakasle mirestuarekin izandako elkarrizketa oso interesgarria izan zen. Arratek, irakasleak,  Kimika ikasi zuen baina hezkuntzan sartu nahi zuela argi zuen, eta bere esperientziako gertaerei buruz hitz egin genuen. Oso polita izan zen berarekin bizitako momentu horiek gogoraztea.

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

PUBLIZITATEA GARAPENERAKO

Publizitateak gaur egun guregan edo gure gizartearengan duen eragina noraino iristen den edo zenbateko eragina daukan ezagutzeko asmotan, gai honen inguruan murgildu gara. Horretan oinarrituta, hainbat ikuspuntu ezberdindu ditugu. Jakinda publizitatea gure bizitzaren parte dela eta horrek eragina daukala gure heziketan, barne barnetik aztertu dugu berau,, gure eguneroko jokabideetan parte hartzen duelako. Aurretik, bagenekien publizitateak zeharkako eragina zuela gure egunerokoan, hala nola, gure portaeretan, hitz egiteko gaietan...etab. Informazio iturri ezberdinak ikusi ondoren eta adibide batzuk ikusi ondoren gure jokabide edo jarrera ugari telebistan edo beste komunikazio iturri ugariren menpe daudela konturatu gara, hau da, zuzeneko eragina dutela. Bestalde, publizitatea bi adarretan banatu dezakegu eraginaren arabera. Alde batetik, momentuko jarreran eragiten digun aldeketa, hau dau, telebistan ikusi dugun produktu bat erosteko edo gure eskuetan izateko ansietatea  eta bestetik, gutxinaka gutxinaka iraupen luzeko jarrera aldketa batera bultzatzen gaituena, iragarkietan ikusten ditugun produktu jakin batzuk erostera bata bestearen atzetik menpekotasunera iritsi arte.

Azterketa egin ondoren eta publizitateak gugan daukan eragina begiztatu ondoren are eta iritzi aldaketa sakonago bat izatera heldu gara. Orain arte telebistaren aurrean edo ordenagailuaren aurrean orduak eta orduak pasatzen genituen gure entretenimendu modu bakar gisa,horrela bertatik jasotzen genuena gure bizitzan aplikatuz inolako zentzurik gabe, normala izango bailitzan. Orain ikuspuntu sakonago batetik begiratuz publizitatearen aurrean beste jarrera bat hartu beharko genuke eta bertan helarazten diren ideiak ez barneratu gure eguneroko jokabidean parte har ez dezaten.

Lehen esan bezela ordu ugari pasatu izan ditugunez goi mailako teknologia publizitarioen aurrean, heziketako hainbat arlo hobetzeko aukera hona izango litzake, hau da, ordu jakin batzuetan gazteentzat eskeinitako programa berezi batzuk non informazio berria irakasten den eta erabilgarria litzaiokeena bere egunerokoan eta hezkuntzan, adibidez, orain dela urte gutxi desagertu zen "Barrio Sesamo" bezalako programak non lehen edo bigarren hezkuntzako materiala jorratzen den eta aldi berean gure gizarteko eta kulturako balio eta edukiak modu sinplean azaltzen diren eta oso lagungarriak izan daitezkeenak umeen edo gazteen burutapenetan. publizitatearen aurrean beste begi batzuekin begiratzea edo atentzio handiagoz aztertzea.
Guk hainbat ordu pasatzen ditugu telebista ikusten denborapasa, eta hori dela eta ordu horiek aprobetxatzeko programazio berri baten proposamena egiten dugu. Hau da, hezkuntza publizitatea txertatzea, salmenta edo dirua irabazteko publizitatearen ordez.

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

KIROLA ETA MOTIBAZIOA


Gure interesa, heziketa fisikoaren inguruan kokatzen da, kasu zehatz honetan hain zuzen ere: Guk heziketa fisikoko irakasleak gara eta gure taldean ikasle bat dago, ikasle horrek besteak baino gaitasun fisiko gutxiago ditu eta jolasak egiterako orduan desmotibatuta da. Horrek klasea oztopatzen du haren erantzunak ez baitira egokiak eta jolasak nahi dituen moduan egiten ditu.

Gure taldean kirolarekiko afizio handia dago, askok "Tafyd" egin dute eta kirolarekiko interesa handia da, horrek kasu hau aztertzera eraman gaitu. Guk kirolariak garenez, motibazio falta hori sentitu dugu eta horri buelta ematea zaila da, horretarako lan hau egiten dugu, alde batetik zailtasunak dituen ume horri laguntzeko eta guri ere baliogarria izateko.

Gure helburutariko bat lan honekin besteen buruan sartzen ikastea da,honela berak eduki ditzakeen arazo guztiak kompondu ahal izateko.Honetarako adibidez, zer motibatu diezaioke pertsona horri eta zein ekintzan izan daiteke ona.Beti pertsona horren puntu ahulal eta indartsuak bilatu behar dira eta motibatzen dituen ekintzak mantendu.

Motibazioaz hitz egiten dugunean betiko pentsamenduak etortzen zaizkigu burura; "pisua galduko dut besteak ni baino gorputz hobeagoa dutelako"; edota gurasoek txikitan litxarrikeriak ez jateko esaten digutenean osasunarentzat txarra direla esanez...... Hori ondo dago, baina momentu horretan ez dugu motibazio edo helburu zehatz bat litxarrikeriak jaten uzteko.

Hau heziketa fisikoko klaseetan aplikatuta, kontuan izan behar ditugu ume horren muga fisikoak. Modu horretan klasean giro lasaia eta atsegina sortu behar dugu ume guztien partaidetza zihurtatzeko. Kontuan izanda Lehen Hezkuntzako klaseak ematen ditugula, umeak 6-12 urte bitartean dituzte beraz kirol talde batean parte hartzeko adinean daude. Guk bere gurasoekin hitz egingo genuke eta umea kirol talde batean apuntatzeko gomendatuko genuke, horrela umeari konpetitzeko eta hobetzeko grina piztuko zaio.

Umearen osasunean hobetzen lagunduko duen faktore aipagarri bat, elikadura da. Horren garrantziaz kontzientziatuko genuke umea. Horrez gain, garapen psikomotrizea garatuko du umeak kirola eginez eta kolesterola, bihotzeko gaixotasunak, arnas gaixotauna.....ekidituko ditu.

Guretzat kirol esparruan garrantzitsua den faktore bat, kirolak pertsona bezala hazten laguntzen dizula da. Hau da elkartasuna, errespetua, esfortzua, dedikazioa, sakrifizioa..... ikasten dugu. Lan honen bidez ikasi dugun beste gauzetariko bat da, bakoitzak bere gaitasunak ikusita helmugak zehaztea. Hau da nik futbolean jolasten badut eta ez banaiz oso ona, ezin dudana pentsatu da Messi bezala jolastea, horrek pertsonarengan frustrazioa sortzen baitu, zihurrenik ez dugulako gure helburua lortuko.

Honekin esan nahi duguna pertsona bakoitzak bere 100% a ematen saiatu behar duela beti, eta nahiz eta ez lortu nahi duen emaitza berak egindako esfortzuarekin geratu behar dela,beste hurrengo batean lortuko duela pentsatu.

Guzti hau ikusi ondoren pertsonak nola ulertu behar ditugun eta zer egin hauek motibatzeko ikasi dugu.Honela gure etorkizunean umeekin nola jokatu behar dugun ikasteko,eta hauek beraien motibazioa bilatzea gustuko duten zerbaitekin.Honela pertsona bezala hazteko eta ondo sentitzeko,bere mugak ezagutzen eta hauek ulertzen ikasita.

Gure ustez motibagarria izan daitekeen bideo bat:



Bibliografia

http://www.euskonews.com/0398zbk/gaia39808eu.html - Osasunari begira

http://www.euskonews.com/0398zbk/gaia39802eu.html -Pertsona bezala egin

Zer faktore laguntzen dute motibazioa mantentzeko
http://kirolpsikologia.blogspot.com.es/2008/09/entrenamenduetan-motibazio-maila-nola.html

 Motibazioa nola mantendu kirola egiteko
 http://www.tenerabdomenplano.net/como-mantenerse-motivado-para-seguir-haciendo-ejercicio/

Nola erakutsi behar da heziketa fisikoa,zer eduki kontuan
http://salgar2.blogia.com/2007/010801--como-ensenar-educacion-fisica-.php


2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

LA EDUCACION PROHIBIDA





"EDUCACION PROHIBIDA"


Lehenik eta behin, pelikula interesgarria eta oso baliagarria iruditu zaigula esan behar dugu. Norberak, agian sekula planteatu ez dituen ideiak buruan bueltaka izatera bultzatzen edo gonbidatzen du. Beraz pelikula gustatu zaigu.

Pelikulak hezkuntza sistema kritikatzen du inongo erreparurik jarri gabe. Ideia nagusia hezkuntzan oinarri ikasleak izan behar duela da, dugun sistema honetan irakaslea edo gizartearen sistema baita ardatza. Pelikularen zuzendariak lan handia egin du hego-Amerikako hainbat lurraldetan horren beste irakasle, psikologo eta pentsalariri elkarrizketak egiten. Hauek guztiek asko pentsatu dute hezkuntzaren inguruan baina elkarrizketan beren ideiak modu labur eta ulergarrian sartu dituzte. Pentsalari hauek modu sinple batean helarazten dituzte beren mezuak baina sinpletasun horretan ikus dezakegu ideia horien sakontasuna.

Aurretik esan dugun bezala, hezkuntza pertsonak hezteko sistema bat da, beraz, umeak izan behar dute sistemaren oinarri. Umeen jakinminei eta zirrarei hegoak eman behar zaizkiela iruditzen zaigu. Hala ere denetariko umeak daude eta beraz, badaude jakinminik ez duten umeak. Hauei jakinmina sorraraztea izan behar du hezkuntzak helburu gisa. Filmeko elkarrizketatutako hainbat pentsalari bat datoz Davis Foster Wallacekin, honek esaten baitzuen urduria lasaitzea eta lasaitua urduri jartzea zela literaturaren zeregina. Nahiz eta literaturaz mintzo irakaskuntzak helburu hori duela defendatzen da filmean, beste hitz batzuk erabiliz, noski. Hezkuntza perfektua hori lortzen duen hezkuntza denaren zalantzarik ez dugun arren, utopiko xamarra ez ote den iruditzen zaigu. Izan ere, ezinezkotzat dugu ume guztiei jakinmina sorraraztea posible dela edo hori irakasle baten esku egon daitekeela.


Amaitzeko eta aurrez esandako guztia laburtzeko, esan behar dugu filma gustatu zaigula eta zer pentsa eman digula baita ere. Agertu diren pentsalarien esanaz gain, Einsteinen eta beste hainbat filosofo edo “buruargiren” zitetan murgiltzea ahalbidetu digu, eta hala erakutsi digu hezkuntza ez dela atzo sortu zen kezka bat, Platonek ere hezkuntzak nolakoa behar zuen ere esan zuen eta.