2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

HIRUHILABETEKO EBALUAZIOA

Azaroak 25ean Lauarri ikastetxeko bostgarren mailako ikasle baten, Mikelen, gurasoekin izandako ebaluazioa azaltzen dugu bideo honetan. Bertan, Mikelen tutoreak eta ikastetxeko pedagogoak ikasturteko lehen hiruhilabetearen ebaluazioa azaltzen diete Mikelen gurasoei. Bideoan, tutorea eta pedagogoa Jon Bastida eta Antton Aizpurua dira eta ikaslearen gurasoak Tetuan taldekoak dira.


Barkatu eragozpenak baina arazoak izan ditugu bideoak estekatzerako orduan.

ROLE PLAYING-A

 
Azaroak 25ean izandako ikasturteko bilera izan genuen Lauarri ikastetean. Bertan, bideoan  azaltzen den bezala, ikastetxeko zuzendariak eta bostgarren mailako tutoreak ikasleen gurasoei ikasturtean zehar emango diren ikasgaiak, helburuak, ikastetxeko mintegiak etab. azaldu zizkieten. Bideoan azaltzen diren ikastetxeko zuzendaria eta ikasleen tutorea Pablo Arakistain eta Josu Odriozola dira eta ikasleen gurasoak Golden taldekoak dira.