2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

HEZIKETA EMOZIONALA



Guk, hezkuntza emozionala oso garrantzitsua dela uste dugu. Honekin emozioak adierazten eta kontrolatzen ikasi dezakegu. Horretarako web orri honetaz baliatu gara, hemen esaten duen bezala ez baita soilik umeentzat, gazte eta helduentzat ere baizik.


Argazkia Albert Einsteinen esaldi famatu bat da. Bertan, erantzun berdinak eta automatizatuak nahi badituzu, beti berdina egin behar duzula dio. Baina erantzun desberdinak bilatu nahi badituzu bide ezberdinak artu behar dituzula adierazten du.









Hemen Punseten bideo bat, hezkuntza emozionalari buruz hitz egiten duena. Bertan, umeen emozioak tratatzeko tresnak edo teknikak nolakoak direla adierazten du. Matematika, kimika... etxeko lanak bidaltzea kaka hutsa dela diote umeek, baino hezkuntza emozionala praktikatu ondoren, ideia hau aldatzen da, hau da, ideia aldaketa bat egiten dute.

LAN TALDEA




Gure iritziz lan taldea oso garrantzitsua da, lana asko errazten duelako beste batzuen laguntzak.Lan talde batean iritzi desberdinak topatu ditzakegu, baina denon artean egokiena aurkitu daiteke. Horregatik interneten web-orri hau aukeratu dugu, ondo azaltzen duelako lan taldea zer den eta nola aritu behar dugun.



Beheko argazkiari dagokionez, ikasle gela baten lan taldean aritzeko modu egokiena azaltzen duela uste dugu, mahai bakoitzean ikasle kopuru berdina jarrita,denak parte hartzen eta mahai batean ikusi dezakegun bezala, hitz egiteko eskua altxatuz.







Bideoari dagokionez, ez du zerikusi zuzenik irakaskuntzarekin, baina bai lan taldearekin.Bertan antzarrak taldean nola aritzen diren ikus daiteke, eta horrek zer abantaila ematen dizkien.Naiz eta bideoa antzarrena izan,gure eguneroko bizitzan lagungarri izan zatzaizkigun gauza asko daude.














LOMCE

Bideo hau Punset eta Ken Robinsonen arteko elkarrizketa bat da. Elkarrizketa honetan beraien garaiko hezkuntza sistema eta gaur egungo hezkuntza sistema konparatzen dute eta haien ondorio nagusia da ekonomiak hezkuntza baldintzatzen duela.



Web orri honetan LOMCE-ri buruzko informazioa argitaratzen da, bertan LOMCE-ren helburuak adierazten dira hezkuntza hobetzeko asmoz. Web orri hau interesgarria dela uste dugu, gure hezkuntzan eragina izango duelako eta egoera alda daitekeelako, bai onerako edo txarrerako. Gure hezkuntzan eragina izango duenez, informatuta egotea beharrezkoa da horren aldeko edo aurkako iritzi bat izateko.





Argazki honetan ikus dezakegunez, hezkuntzan bezala, hemen ere arazoak gertatzen dira. Pertsona bakoitzak trebetasun zehatz batzuk dituela uste dugu, modu horretan horiek garatzen jarraitu beharko genuke eta ezinezkoa da horiek garatzea ikasle guztiei berdina eskatuz gero, jakinik ezberdinak garela.